ESKOLA ETA BERE FILOSOFIA - Escuela Sistemica

Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera



ESKOLA

ESKOLA ETA BERE FILOSOFIA

Hezkuntzak orain arte, logikaz pentsatzera eta analisi bidez ulertzera bideratu gaitu: gertakariak ataletan bereiztera, hori bai, ondoren elkartzeko. Pentsaera honek ordea, ez du balio sistemetan aplikatzeko, pertsonak eta gertakariak ez baitabiltza logikaren arauen arabera.

Hezterakoan, oso garrantzitsua da tartetxo batez globalizazioa ahaztea, eta indibidualitatean zentratzea. Kontuan hartuko dugu zerk definitzen gaituen pertsona gisa; hau da, finean, amalurrari, gure kulturari eta gure arbasoei lotzen gaituzten bizi-loturek definitzen gaituzte pertsona gisa. Eta bizi-lotura hauek, partekatzen jakin beharko genuke, bai gure bizitzaren osotasunean baita hezkuntzan ere.

Pedagogia Sistemikoaren Eskolak bere begirada Ordnenean (hurrenkeran) du, eta Euskal Herrian hamar urtez ikerketan jardun du. Ikerketetan zehar, testuinguru ezberdinetan kokaturiko hezkuntza eskaera eta behar ezbedinei erantzunez jardu du, hain zuzen ere, eskola, gizarte eta familia arloetan. Hau honela, jada ikastetxe, gizarte laguntzarako zentru, hezitzaile eta hezkuntza zein terapia eskuhartzera bideraturiko laguntza zentruz osaturiko sarea du bere baitan. Sare hau guztia, Mastes formakuntza egina duten zazpi promozioek eta gaur egun Pedagogia Sistemako eskolan trebatzen daduen 85 ikasle inguruk bermatzen dute

 
Zerbaiten-nonbaiten kide garela jakiteak segurtasuna ematen digu, eta ditugun loturak hala baieztatzen dute. Ordenak eta leku konkretu bat izateak haurrari-ikasleari oreka eta lasaitasuna ematen dio.