TESTIGANTZAK - Escuela Sistemica

Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera



TESTIGANTZAK

Montserrat Meana MartínezHaur Hezkuntzako lehen zikloko hezitzailea.

“ Pedagogia Sistemikoak hiru eremutan eragin dit. Lehenengoa, hezitzaile bezala,  0-3 urte bitarteko gela bateko tutore gisa, bigarrenik ikastetxe bateko kide gisa. Eta hirugarreni,  lanketa eta hazkuntza pertsonalean.”

Ana Gómez EspesoHaur Hezkuntzako irakaslea

“ Niretzako pedagogia sistemikoa ezagutzea hauxe izan da:

Haurraren familiarekiko begirada berri bat eraikitzea.  Giza harreman bakoitzak esanahia duela deskubritzea.   Haurraren hezkuntza eta hazkuntza partekatzen dugun familiekiko esker ona sentitzea.

Familia bakoitzaren egoerarekiko onarpena, tolerantzia eta ulermena. Egoera ezberdinetan harturiko erabakiekin izan ditzakedan desadostasunen gainetik, erabaki hauekiko errespetu eta sentsibilitatea. Lasaitasun eta segurtasuna ikastetxean dauden famili egoera ezberdinekiko. Ezinegon gutxiago. Egoera ezberdinen aurrean distantzia hartu,  eta berehalako erreakzioak ez izateko laguntza, horretarako entzute aktibo, patxada, zaintza eta laguntza jarrerak aktibatuz.

Hainbat soluzio eskaini dizkit egoera ezberdinetan laguntzen didatenak. Hizkuntzaren garrantzia."

Kepa Camiña AbajasEusko Jaurlaritzako irakasle eta pedagogoa

“Giza harremanak ulertzeko eta ordenatzeko hainbat baliabide ematen ditu. Alde gizatiarrari garrantzia emateaz gain, berau indartzen ari da etengabe. Gure bizitzaren kontzientzia eta presentzia izaten lagunduz, norberarekiko konfiantza indartzen du. Norberaren akatsak onartu eta ondorio positiboak begiratzen laguntzen du, erruduntasunik gabe. Egoera ezberdinetan lagundu didaten bibliografia, pertsona eta talde askoren bizipenak ezagutzeko aukera eman dit . Honen ondorioz laguntza eskaini dezaket eskatzen didatenei.”

Aitziber Esnaola ArribillagaEusko Jaurlaritzako irakaslea

“Eguneroko bizitzarako ikuspegi kontzienteago bat eman dit, inguratzen gaituen oro nola barneratu, kide naizen sistema ezberdinetan nire lekuan nola kokatu, eta harreman pertsonal osasuntsu eta zintzoagoak sortzen lagundu dit. Nire bizitzaren ardura hartzen, nire bizipenetatik abiatuz eta nire sinesmenen kontziente izanik ,naizena onartuz.”

Ainhoa Belategi ArenatzaPedagogia Terapeutikoko irakaslea

“ Lanean askoz ere seguruago sentitzen naiz, izan ere gerturatze eta hezkuntza gatazken konponbiderako tresna oso eraginkorrak ematen baitizkizu.  Pedagogia sistemikoaren ikuspegia ezinbestekoa zait nire garapen pertsonalean zein  profesionalean.”

Juan Ignacio ArtolaEusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila

“ Hezkuntza arloan dudan esperientzia kontuan izanda, nire ustez master honek benetako ekarpen berritzailea eta itxaropentsua dakarkio hezkuntza jardunari. Hezitzaile,aholkulari, psikologo, pedagogo, gizarte laguntzako pertsonal, gurasoentzat… prestakuntza zinez aberasgarria.”

Mari Cruz UrrutiaKurtzebarri Ikastetxeko irakaslea

“ Niretzat masterra oso baliotsua izan da,  eta nire ustez irakasle guztiak ezagutu beharko lukete. Interesagarria litzateke etorkizuneko irakasleek ezagutza eta baliabide hauek unibertsitatean eskuratzeko aukera izatea, honela, errealitate ezberdin eta egunerokoan sortzen diren gatazka ezberdinei soluzio egoki bat ematen lagunduko liekeelako.”

Malu AgirretxeIkastetxeko zuzendaria

“ Nire lanean dudan lekuarekiko ezagutza teoriko eta praktiko esanguratsua jaso dut. Irakasle –guraso-ikasleen arteko harremanetan dauden desordenak errazago antzematen ditut, baita hezkuntza komunitate beste kideen artean daudenak ere. Gatazken ebazpenerako baliabide gehiago ditudala sentitzen dut, eta honek zuzendari gisa lan egiteko segurtasuna ematen dit.”

Nerea Ortiz de Arri RicoEusko Jaurlaritzako heziketa premia berezien aholkularia, Berritzegunean

“ Bizi ditugun aldaketa garai hauetan eta hezkuntzak dituen mugak zabaltzeko erabat gomendagarria den prestakuntza da, masterra. Arlo pertsonalean zein profesionalean aldaketa sakonak bideratzen laguntzen du. Pentsamendu eta ikuspegi berria da, begirada honek gure jatorriarekin kontaktuan egoten laguntzen digu, garenaz eta bizitzen dugunaz.  Guzti honek ikasleekin egin beharreko jardunean lasaiago egoten laguntzen digularik.”

Fritha PattinsonLehen Hezkuntzako irakaslea

“ Masterrak hezkuntzarekiko eta gelan egiten dugun lanarekiko ikuspegi berri bat eman dit.  Egoera gatazkatsuen konponbiderako tresna gehiago ditut. Baita ikasleen jarrera desegokien jatorria ikusi eta nire esku baldin badago konpontzen laguntzea.”

Josune AlberdiEusko Jaurlaritzako hezkuntza departamenduko aholkularia.

“ Hezkuntzako kide ezberdinek prestatzaile gisa master honek eskaintzen duen ikuspegia erabat gomendagarria da hezkuntzan parte hartzen duten kide guztientzako, bai hezkuntza arautuan dabiltzan profesional ezberdinentzako (irakasle, aholkulari, psikologo, pedagogo…) zein hezkuntzako beste esparruetan dabiltzanentzako (soziologo, kale hezitzaile, gizarte laguntzan dabiltzanentzako, guraso, aisialdiko hezitzaileentzat..).  Beronek eskaintzen duen ikuspegi berritzaile eta itxaropentsuagatik.”