Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera


IKASGELAN APLIKATUTAKO TRESNA METODOLOGIKOAK 

HIZKUNTZA: Euskara

2021-2022 - 4. PROMOZIOA EUSKARAZ -

MATRIKULA EPEA ZABALIK!

 

KURTSOAREN AURKEZPENA

Ikuspegi sistemikoari esker, irakasle askok zentzua eman ahal izan diote ikasleei ikasgelan gertatzen zaienari, familiekiko harremanari, testuinguru kultural eta sozialari eta abarri. Elementu horiek guztiak Hezkuntzan integratu ahal izateko, Pedagogia Sistemikoak hezkuntzaren eta eskola-testuinguruaren berezko tresna sistemiko berriak aztertzen eta sakontzen ditu.

Ikuspegi sistemikoaren ekarpen handia izan da irakaslearen arreta-gunea gizabanakotik harreman esanguratsuz osatutako sistemara zabaltzea, eta erabakigarria izan da irakasleak ikasleekiko hezkuntza-estrategietan eta -esku-hartzean gidatzeko. Ikastaro hau ikasgelako hezkuntza-zereginera bideratuta dago, eta hezkuntzaren helburuei eragiten dieten arazoak ebaluatzeko, formulatzeko eta lantzeko gakoak biltzen ditu.

Tresna sistemiko horiek ezinbestekoak dira hezkuntza-prozesuetan haurrei eta nerabeei eragiten dieten zailtasun gehienei aurre egiteko; izan ere, ikuspegi sistemikoan erreferentzia-esparru bat aurkitzen da harreman-testuinguruen eta familia- eta gizarte-narratiben eragina ulertzeko; beraz, esku hartzeko tresna horiek ezagutzea eta erabiltzea funtsezkoa da, eskola-testuinguruan ezartzeko garatu berri diren tresna berritzaile eta eraginkorrenetako batzuk baitira.

INFORMAZIOA

TOKIA

HOTEL SILKEN AMARA PLAZA

Pio XII.aren Plaza, 7, Donostia, Gipuzkoa

ORDUTEGIA ASTEBURUETAN

Larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara

FORMAKUNTZAREN ZENBATEKOA

1.290€ (120 € matrikula (Uztailaren 31 arte matrikula 65€) + 130€ x 9 moduluak)

MATRIKULA

65€/120€-en ordainketa inskripzioa egitean. LABORAL KUTXA ES18 3035 0064 24 0640062150 (Izen eta abizenak zehaztu behar dira). Matrikula ez da itzuliko.

Uztailaren 31 arte matrikula 65 €

ORDAINKETA EGITEKO ERAK

Ordainketa hilean behin: modulu bakoitzaren hasieran.

Nahitaezkoa da asistentzia 9 moduluetara eta modulu guztien ordainketa.

Bertaratu ezin izanez gero datorren urtean zehar formazioa osatzeko aukera egongo da.

TITULAZIOA

Eskolak TRESNA METODOLOGIKO SISTEMIKOEI BURUZKO IKASTAROA, IKASGELAN APLIKATUAK diploma emango die 9 moduluak arrakastaz betetzen dituztenei.

INFORMAZIOA ETA INSKRIPZIOAK

Behin matrikularen zenbatekoa ingresatu ondoren, ikasturte honi buruzko webeko izen-emate fitxa bete.
Zalantzarik edo arasorik izanesgero idatzi info@escuelasistemica.com

Plazak mugatuak dira.

Móduluak

Panpinen Teknikarako Sarrera I

Data: Irailak 18
Formatzaile: Saioa Eleguezua

Familiekin Hitz Egiteko Protokoloa I

Data: Urriak 16
Formatzaile: Jon Zarate

Familiekin Hitz Egiteko Protokoloa II

Data: Azaroak 20
Formatzaile: Jon Zarate

Panpinen Teknika II

Data: Abenduak 18
Formatzaile: Saioa Eleguezua

Familiako Marrazkien Irakurketa

Data: Urtarrilak 15
Formatzaile: Amaia Urzelai

Nerea Martinez
Amaia Regillaga

Ipuin Sistemikoa I

Data: Ostailak 19
Formatzaile: N. Martinez / A. Regillaga

Genograma Espezializatua eta Argazki-Biografia

Data: Martxoak 12
Formatzaile: Amaia Urzelai

Nerea Martinez
Amaia Regillaga

Ipuin Sistemikoa II

Data: Apirilak 2
Formatzaile: N. Martinez / A. Regillaga

Panpinen Teknika III

Data: Maiatzak 14
Formatzaile: Saioa Eleguezua