PEDAGOGIA SISTEMIKOAREN OINARRIAK - Escuela Sistemica

Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera



PEDAGOGIA SISTEMIKOAREN OINARRIAK

Gaurko haurrak, biharko gizon emakumeak dira,

hauek hezi ziren modu berean

elkar ulertu eta baloratuko dira.

ESKOLAREN ZENTZUA, ORDENAREN FILOSOFIA HEZKUNTZAN

Munduari begiratzeko modu asko eta ezberdinak daudela erakusten digu zientziak eta gaurdaino, hezkuntzak bere bilakaera izan du gizartean emaniko aldaketa kulturalen ondorioz.

Gaur egun topa ditzakegun zenbait egoerari aurre egiterako orduan, haurrek zein familiek aurkeztu ditzaketen zenbait zailtasunei erantzun eraginkorrak eman ahal izateko, beharrezkoa dugu baliabide konkretuak geureganatzea. Guk geuk erabakitzen dugu zein jarrera izan nahi dugun bizitzan. Jarrera honek, batzuetan indartu egiten gaitu eta beste batzuetan berriz, ahuldu. Gure esku dago. Erronkek, norbera suspertzen eta gai sentiarazten dute, eta aldi berean,gure erabakiaren norantzan aldaketa bat emateko aukera eskaintzen digute; hau da, ikaskuntza ahalbidetzen duten esperientzien integrazioan eta egokitzapenean eragiten dute.

Bizitzan sistema ezberdinetako harremanetan mugitzen eta aritzen gara, funtzionalki mugatuak diren espazioetan. Eta hau honela, ezagutza honek, sistemen artean modu eraginkorrean mugitu ahal izateko beharrezkoa den elkar ulertzea ekarriko digu.

Pertsonak, elkarreraginean gauden izaki sozialak gara, harremanetan gaude eta hein berean, ordena, gure eguneroko errealitateko parte da. Aintzat hartzen baldin badugu, haurrarengan bere jatorriko familiarekin duen loturak duen ahalmena, ikus dezakegu, egunerokoan zehar suertatzen diren gatazka gehienetan, haurrak, bere begirada propiotik, lotura hau arriskuan dagoela sentitzera iritsi daitekeela. Aldi berean ohartzen gara, ikaskuntza prozesuan azaleratzen diren zailtasun gehienen atzean, familia dinamikak daudela, eta haurrak, bere ikuspegitik, bere famili sistemaren osotasuna arriskuan daoela sentitu dezakeela. Haurrak ezkutatzen dituen dinamika hauek guztiek, eragina dute haurraren hezkuntza eta sozializazio prozesuan.

Honekin guztiarekin batera, haurraren barne motibazioak kontuan hartzen baditugu, hezitzaileok, begi bistan jartzen zaigun errealitatea osotasuean behatzeko aukera dugu eta modu honetara, konponbidera gerturatu gaitezke.

Haurraren nahia ez da izaten bere gurasoak aldatzea, hau helduok egiten duguna da, gure espektatibak dira. Haurrek beraien famili egoera onesten dute eta haurrek duten oinarrizko beharra, hezitzaile eta irakasleek ere, dagoen egoera, daoena dagoela, onartzea da. Hezitzaileok, modu honetara soilik bihurtzen gara konfiantzazkoak haur edo ikaslearentzat.

Dagoena onartzea, ezinbesteko baldintza edota ezaugarria da hezteko, hezitzaile, irakasle edota haurraren bidelagun izateko. Pedagogia Sistemikoak lotura-partaidetzaren ardatza erabiltzen du ikasleek azaleratu ditzaketen zenbait egokitzapen zailtasun azaltzeko.

Hezitzaileontzat garrantzitsua da gurasoei azaltzea, hezkuntza bateratu eta koherente bat izatearen beharra. Hezkuntza bateratu horretan, ardurak partekatuak izango dira eta familiak zein hezitzaileak, dagokion leku eta funtzioak hartuko ditu.

Errealitate honean aurrean, zer egin dezakegu hezitzaile gisa? Ikasleei begiratzen diegunean, ikaslea ikusteaz gain, bere familia ikus dezakegu, ikaslearekin batera dagoen familia. Eta, noski, ez epaitzeko, baizik eta, bere errealitatearen parte gisa ikusteko. Dagoena dago eta hori da abiapuntua. Eta soilik dagoena dagoela burutu dezakegu gure jardurna arrakastaz.

Eta, zertaz ari gara, hezkuntza arrakastaz ari garenean? Beharbada hausnarketa sakon bat egin beharko genuke honen harira. Zer da arrakasta? Emaitza akademiko "on" batzuk lortzea? Edota egoera zailean dagoen ikasle batek, bere bizitzarako hain beharrezkoa duen autoestimurako baliabideak bereganatzea?. Galdera hau erantzutea hezitzaileoi dagokigu, gure erantzunaren arabera, gure gelarako helburuak norantza batean edo bestean bideratuko ditugulako. Gure iritziz, mahaigaineratu beharreko gai bat da, baina ez ordea hezkuntza mahai-inguru batean, pentsatuz hezkuntza komunitae osoa eraldatuko dela; baizik eta hausnarketa pertsonal gisa heldu behar zaiola uste dugu. Norbanakoak egin beharreko hausnarketa gisa bideratzen dugunean eman daitezke benetako aldaketak, hau da, gure ohiko jarreran aldakettak ematen ditugunean.

Errespetuan, bakean eta baloreetan oinarritutako jendarte bat nahi baldin badugu, hurrengo belaunaldiak pertsonekiko errespetuan heztea funtsezkoa izango da, soilik honen ondorioz datoz eduki curricularrak. Pedagogia Sistemikoak sistemetan aurkitzen diren dinamikak azalerazten ditu. Pedagogia Sistemikoaren ikaskuntzak, ordenean, barne autoritatearekin, bizitzan kokatzeko aukera eskaintzen dio pertsona orori. Hauxe da pertsona askok egina dugun aldaketa, bere horretan errelalitate bat dela esan dezakegu.

Arrakastaz hezteko, orain arte izan dugun erreferentzi puntua aldatu behar dugu, finean eguneroko errealitateak erakusten diguna behatzen ikasi behar dugu. Bizitzan errotzen garen moduaren araberakoa izango baita gure etorkizunerako proiekzioa.

Ordenatuta dauden sistemetan, sistemako kide bakoitza bakarra, garrantzitsua eta berezia izaten da. Gure jarrerarekin, bizitzak eskaintzen dizkigun alderdi eta txoko guztietara heldu gaitezke eta honela, gizarte integratzaileagoa eta adiskidetuagoa erakitzeko erronkan, elkarrekin lan egin dezakegu.