ZER DA PEDAGOGIA SISTEMIKOA? - Escuela Sistemica

Esta web usa cookies para almacenar información en su ordenador. Usar la página web supone que acepta los términos de nuestra Política de Privacidad. Aurrera



ZER DA PEDAGOGIA SISTEMIKOA

Pedagogia Sistemikoak errealitate zabalago bat barnebiltzen duen hezkuntza paradigma berri aurkezten digu: heziketa sistema osatzen duten pertsona guztien emozio eta motibazioen munduan oinarritzen dena. Pedagogia Sistemikoan hezitzailea, ondorengo belaunaldien ezagutzaren kudeatzaile nagusiaren lekuan dago.

Pedagogia Sistemikoak, sistemei hurrenkera ematen dioten legeen ezagutza azaltzen digu. Hurrenkera hau beharrezkoa da haurra garatu ahal izateko, arlo pertsonal zein akademikoan. Hezitzaile gisa, familiekin elkarlana eratzeko baliabideak ematen dizkigu, errealitateak eskatzen duenari egokituz, eta begirada berri bat eskainiz. 

Pedagogia Sistemikoaren ekarpena hezkuntza errealitatearekiko jarrera aldaketa bat da, ezinbestekoa den aldaketa honek baliabide pertsonalak lantzen ditu, soluzioak indartzeko. Pedagogo sistemikoaren profila honako hau da: haurraren errealitate osoa bere baitan hartzen duen begirada zabala eskaintzen du, eta konponbidea indartzera zuzendua dago. Begirada honek, haurren heldutasun prozesuan desberdintasuna suposa dezakete. 

 
Biharko gizon emakumeak diren haur hauek, hezi diren modu berean elkar ulertu eta baloratuko dira.